Legezko Abisua 

Identifikazio datuak

34/2002 Legearen, uztailaren 11koaren, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzkoaren 10. artikuluak jasotzen du informaziorako betebeharra. Baldintza hori betetzeko, ondoko datuak adierazten dira jarraian: Garcés Castillo Pellomirena, Santa María Cantero Amelia, S.I. enpresa titularrak (hemendik aurrera MAHATSA ARDOETXEA) ondoko helbidea du: Idoia k., 8 -31180 Zizur Nagusia (Nafarroa). Halaber, hau da enpresaren IFK: E 31822281. Harremanetarako posta elektronikoa mahatsa@mahatsa.com du, eta telefonoa 948 180 953.

Datuen babesa

15/1999 Lege Organikoaren, Datu Pertsonalak babestekoaren, 5. eta 6. artikuluek eta 1720/2007 Errege Dekretuaren, abenduaren 21ekoaren, 12., 14. eta 18. artikuluek ezarritakoarekin bat, jakinarazten dizugu emandako datuak MAHATSA ARDOETXEAren bezeroen fitxategian sartuko direla. Berariaz ematen da baimena datu horiek tratatu ahal izateko, bide elektronikoaren edo ez elektronikoaren bidez zure eskaerari erantzuteko xedez.

Halaber, jakinaren gainean zaude datuak eskuratu, aldatu, ezeztatu eta haien kontra egiteko eskubidea duzula (ondokoetan aurreikusiak: LOPDren 15., 16. eta 17. artikuluetan, eta 1720/2007 Errege Dekretuaren, abenduaren 21ekoaren, 23. eta 26. bitarteko artikuluetan). Horretarako, ondoko posta elektronikora bidali beharko duzu jakinarazpena: mahatsa@mahatsa.com; edo, bestela, eskutitzez ondoko helbidera:

MAHATSA ARDOETXEA
C/ Idoia nº 8
31180 Zizur Mayor (Navarra)

Jabetza intelektuala

Jabetza eskubideei buruzko Espainiako legediak babesten ditu MAHATSA ARDOETXEAren alde webgune honetan biltzen dituen ondoko elementuak: informazioa eta edukiak, iturburu-kodea, diseinu grafikoak, irudiak, argazkiak, softwarea eta testuak. Halaber, ez da onartzen webgunearekin ondoko jarduerak egitea: erreproduzitzea edota argitaratzea —dena edo zati bat—, tratamendu informatikoa egitea, banatzea, zabaltzea, aldatzea, eraldatzea edo deskonpilatzea, ezta bere titularrari legeak aitortzen dizkion gainerako eskubideak ere, aldez aurretik titularrak idatzizko baimena ez badu.

Jabetza intelektualetik eratorritako eskubide guztiak MAHATSA ARDOETXEArenak dira berariaz. Erabiltzaileak webgune honetan agertzen den materialak erabiltzen ahal ditu erabilpen pertsonal eta pribaturako soilik, eta debekatuta dago merkataritza xedeetarako erabiltzea edo legez kanpoko jarduerak egiteko.

MAHATSA ARDOETXEAk zainduko du aurreko baldintzak bete daitezen eta bere webgunean aurkezten diren edukiak behar bezala erabil daitezen. Erabiltzaileak aipatutako eskubideak urratu edo betetzen ez baditu, behar diren jarduketa zibil eta penal guztiak gauzatuko ditu jabeak.

Bermeak eta erantzukizuna salbuestea

MAHATSA ARDOETXEAk ez du inolaz ere bere gain hartzen eragin daitezkeen mota guztietako kalte-galerak, besteak beste: edukiek akatsak edo ez-egiteak izatea, ataria erabiltzeko moduan ez egotea, edo birusak edo programa gaiztoak edo kaltegarriak edukietan egotea, nahiz eta horiek saihesteko dauden teknologia neurriak hartu diren.

Aldaketak

MAHATSA ARDOETXEAk bere egiten du bere webgunean nahi dituen aldaketak egiteko eskubidea, eta haren bidez eskaintzen diren edukiak zein zerbitzuak aldatu, kendu edo gehitu ditzake, baita hauek webgunean nola agertu edo kokatzen diren ere.

Cookie-ak erabiltzea

MAHATSA ARDOETXEAk ez du ordenagailuan gordeta gelditzen ahal den cookie-rik erabiltzen. Cookie-ak dira gure ordenagailuak zureari bidaltzen dizkion artxibo txikiak. Ez digute zure izenari buruzko informaziorik ematen, ezta bestelako datu pertsonalik ere. Erabiltzailea MAHATSA ARDOETXEAren web orrietan barna nabigatzen ari delarik, ostatua ematen dion zerbitzariak honako hauek identifikatzen ditu automatikoki: zure ordenagailuaren IP helbidea, bisitaren hasieraren eta bukaeraren eguna eta ordua, baita kontsultatu diren atalei buruzko informazioa ere. Zerbitzariak datu horiek ezagutu behar ditu komunikatu eta egindako eskaera bidali ahal izateko, baita nabigatzailearen bidez pantailan ikusi ahal izateko ere.

Ohar orokorrak

MAHATSA ARDOETXEAk konpromisoa hartzen du bitarteko honen bidez GEZURREZKO PUBLIZITATERIK EZ EGITEKO. Ondorio horietarako, beraz, ez da gezurrezko publizitatetzat joko webgunearen ataletako edukietan aurkitzen ahal diren errore formal edo zenbakizkoak, ondokoek sortuak badira: mantentze okerrak edota atal horietako informazioa osorik edo gaizki eguneratzeak. Atal honetan xedatutakoaren ondorioz, MAHATSA ARDOETXEAk zuzenketak egiteko konpromisoa hartzen du, errore horien berri izan bezain laster.

MAHATSA ARDOETXEAk konpromisoa hartzen du MERKATARITZA JAKINARAZPENIK EZ BILDALTZEKO, HALAKOAK DIRELA IDENTIFIKATU GABE, 34/2002 Legeak, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzkoak, xedatutakoari jarraikiz. Ondorio horietarako, ez da merkataritza jakinarazpentzat hartuko.

MAHATSA ARDOETXEAk ez du bere gain hartuko webgunean sartzean edota bertan dauden informazioak erabiltzean erabiltzaileak betetzen ez duen edozein arau aplikagarriren erantzukizuna.

Aplikatzen ahal den legedia eta jurisdikzioa  

Espainiako legeek arautuko dituzte baldintza hauek. Baldintza hauek interpretatzean edo aplikatzean edozein desadostasun edo eztabaida sortzen bada —webgunearen erabilpenari dagozkienak barne—, MAHATSA ARDOETXEAk eta ERABILTZAILEAk hitzartzen dute, izaten ahal duten beren foruari uko eginez, zuzenbidezko arbitraje bidez betiko deuseztatzea. Iruñean eginen da hau, 1988ko abenduaren 5eko Arbitrajeari buruzko Legearen arabera.

Bi alderdiek hitzartzen dute arbitraje laudoa onartu eta beteko dutela, eta biek, izaten ahal duten beren foruari uko eginez, MAHATSA ARDOETXEAren helbidean eskumena duten auzitegi eta epaitegiei men egiten diete laudoaren formalizazio edo ebazpen judiziala egin behar bada, edo, bi alderdiak ados egonda, arbitrajea gauzatzen ez bada edo baliogabetzen bada.

© MAHATSA ARDOETXEA

Calle Idoia 8, 31180 Zizur Mayor | Navarra | Teléfono 948 180 953